Atzo, berriz ere, espektakulu berri baten ikusle izan ginen asko. 2 ordu luzez ekin zioten bi "bozka ehiztariek", beraintzat ehiza denboraldia martxoaren 9an bukatzen da. Denboraldiaren hasieraz berriz, ez naiz gogoratzen.
Bi buruzagi auen artean ez dago desberdintasun ideologiko handirik...non dago Zapateroren sozialismoa? PSOE-k aspaldi utzi zituen albo batera bere ideologia eta ideak.PP aldiz, badauka ideologia; eta hori da okerrena. PP-ri kostako zaio faxismoaren ikutua behin betiko kentzea, ez dakit horretarako prest dagoen ere.
Ez diet protagonismo gehiago eman nahi baina blog hau aprobetxatu nahi dut "eskutuko bipartidismo" hau zalatzeko. Non daude beste alderdiak?.......
Iker Hidalgo Egurrola
martes 4 de marzo de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
3 comentarios:
Txanpon baten bi aurpegiak. Hala ere bi aldeetatik izen berdina du txanpon horrek;"Frankismo demokratikoa".Hitz gogorrak direla esango didazue, agian egia izango da. Hala ere, azken batean gauzak ez dira asko aldatu. Torturak jarraitzen du, Dispertsioak jarraitzen du, Jarraipen politikoak jarraitzen du...
Zer gehiago esan, Hor gera daitezela!!!!
Hau bada eskaintzen diguten demokrazia, beraiek jan dezatela!!
Herriak tinko!!
Ahaztu baino lehen; lehengo eguneko bi debateak farregarriak; gezurrak balak izango balira, errekonozimendua egiterakoan, ez lukete jakingo zenbagarren balak hilko ninduten!
Gauza batean ados nator, debatea anitza izan beharko litzateke.
Besterik gabe, denak berdin jarraituko duela uste dut baina bueno bakoitza berera...
pakean utzi arte!
Nire ustez gauza bera dira. Ez dago espainolako eskuina gauza bezain berdina espainako ezkerra baino. Horrela da beraien ardatz nagusia. Beraiek badira abertzale. Beraiek badaukate bere aberria. Beraiek badaukate bere aberri eguna. Eta badaukate bere ikurrina eta bere sinboloak. Eta dudarik gabe inondik inola kale egingo dutela planteamendu honi. Guk, hemen gaudenok, aldi berean, gurea dago arriskuan. Zergaitik? Oraindik ezer ez daukagulako. Bat egin dezagun hemen, Euskal Herrian, guztiok batera lortzeko gure errekonozimendu nazio artean. Atzo Montenegro, Gaur Kosovo, bihar Eskozia. Herriaren Europa martxan dago eta guk geuk lortu beharko dugu. Rajoy? Zertara? Zapatero? Zergaitik? Herri bat gara eta gure estatua berreskuratu behar dugu. Hori jokoan dago. Asken finean: Gu gara.
Visca Euskal Herria Askatuta!
Gora Galiza astatuta!
Viva Catalunya zeibe!
Txanpon baten bi aurpegiak, eta non dago Murphy-ren legea betetzen duen ertzaren aukera. Demokrazia sortu zenetik bipartidismoa sortu zen. Eta gainera ez da soilik bi partidismoa baizik eta bi hautagai erreal soilik daude. Berriz guk hainbeste kritikatzen ditugun Yankee-iek hauteskundeetan abantaila daramate gurekin alderatuta, bai EEBB ere bi partidismoa dago baina gutxienez lau hautagai daude aukeratzeko.
Hortaz demokrazia eta hauteskunde garbiago batzuk lortzeko bide bat izan daiteke hau.
Bestalde "Cara a cara" famatua soberan dago bata bestea kritikatzen dutelako soilik, ea noiz egiten duten 7 buru edo gehiagoren arteko elkarrizketa, bakoitzak bere ideaiak azalduz.
Hauteskun garbiak orain!!!!!!!!
Publicar un comentario en la entrada